Ofiziala
Paula Garcia Locay CB Zuazo taldearen lehen fitxaketa
EITB Media
Sporting La Riojatik heldu da eta datorren denboraldirako talde bizkaitarrak baieztatu duen laugarren jokalaria da.
CB Zuazo taldeak Paula Garcia Locay bizkaitarraren fitxaketa iragarri egin du. Hegaleko jokalaria Sporting La Riojatik heldu da eta datorren denboraldirako talde bizkaitarrak baieztatu duen laugarren jokalaria da.
25 urte ditu eta 2017-2018 denboraldian CB Muskizen zegoenean zenbait entrenamendu eta partida jokatu zituen Barakaldoko Zuazorekin.
Lehen fitxaketa izan da Garcia Locayrena eta Alba Sanchez eta Mada Fernandez Agusti zentralen eta Estibaliz Velasco hegalekoaren kontratu berritzeekin laugarren jokalaria baieztatuta da datorren denboraldirako.