Itxi

Kiroljokoa

Athletic, Reala eta Binakako Txapelketan egin apustu

Erredakzioa

Real Madril-Athletic, Reala-Atletico Madril eta pilota partidak jokatuko dira asteburu honetan.

www.kiroljokoa.com/

Puntu beharrean

R. Sociedad: %50a Berdinketa: %25a Sporting: %25%

Errealzaleen artean azken partiduko arrastoek oraindik irauten duten arren, asteburu honetan arerio zuzena dator Anoetara. Zaleak partiduaren garrantziaren jakitun dira, eta denboraldi amaieran estutasunik pasa nahi ez bada horrelakoetan ezin da hutsik egin.

Apustulariak baikorrak dira, eta %50ak hiru puntuak etxean geratuko direla aurreikusten du.  Ez dago aitzakiarik, zaleen konfidantza berreskuratzeko aukera bakarra dago: garaipena.

Ezin dute arretarik galdu

Rayo Vallecano: %35a Berdinketa: %30a Athletic Bilbao: %35%

Bilbo inguruan jendea pozik dago taldearekin, kopako finalerdietako txartela lortzea ez baita gauza makala. Hurrengo asteko partidua bistaz galdu gabe, lehoiek ezin dute Liga alde batera utzi, maila honetako lehiaketetan puntu guztiek baitaukate garrantzi izugarria.

Kiroljokoan apustuak gori gorian daude, bi taldeen aukerak berdinak baitira apustularien ustez. Iragarpenaren zailtasunak emaitza asmatzea ondo saritzen du, azkeneko boladako joku onarekin jarraituko al dute zurigorriek?

Pelota: bikote bakoitzaren maila agerian ari da geratzen

Binakako txapelketa aurrera doa, eta bikote bakoitzaren benetako maila agerian ari da geratzen pixkanaka. Aimar Olaizola eta Beroizek aurreko asteburuan erakutsi zuten maila izugarriak, besteen gainetik jartzen ditu Kiroljokoako iragarpenetan eta txapelketako faborito ikusten dituzte apustulariek.

Hala ere, Martinez de Irujo eta Barriolarengan konfidantza daukatenak ere ez dira gutxi. Txapelketan bi faborito argiak nagusitzen ari badira ere, beste bikoteek ere zeresana emango dute asteburu honetako partiduetan.


Informazio gehiago (1)