Itxi

Arrauna

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria finalerdietara sailkatu da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hirugarren postuan bukatu du bere txanda, Aina Cid kataluniarrarekin batera, eta finalerdia jokatuko du uztailaren 27an.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak eta Aina Cid katalanak osatzen duten lemazainik gabeko bikoak (w2-) debut zoriontsua izan du Tokioko Olinpiar Jokoetan, hirugarren postuan amaitu baitu sailkapen estropada eta, hartara, hurrengo fasera igaro da.

Hala ere, Diazek eta Cidek ez dute estropada hasiera ona egin, baina azken zatian ondo aritu dira. 500 metroetan laugarren zihoazen, Zeelanda Berria, Danimarka eta Irlandaren atzetik. Egoerak hobera egin du hurrengo 500 metroetan. Zeelanda Berriko eta Danimarkako taldeek euren postuei eutsi diete, baina Diaz eta Cid hirugarrenera pasa dira, Danimarkatik 4.00ra eta Zeelanda Berritik 9.04ra jarrita. 1.500 metroetan, Diazen eta Ciden eta irlandarren arteko borrokak ez du etenik izan, eta trebolarenak 1.2 aurreratu dira.

Ohi duten bezala, azken 500 metroetan iritsi da estropadaren zatirik onena. "Azken metroetan konpondu egin dugu, alboko haizea zegoen, eta horrelakoetan garrantzitsua da elkar ulertzea; akats batzuk konpondu behar dira finalaurrekoari begira", adierazi du Virginiak.

Lehenengo hiru ontzi zuzenean sartzen ziren finalerdietara, eta beraz, Virginia Diaz eta Aina Cid hurrengo fasean izango dira bigarren aukerakoa jokatzeko beharrik izan gabe. Finalerdia uztailaren 27an jokatuko dute.

Bideoak (2)