Tokio 2020
Aginagalde eta Gurbindo, dominak eskuratzeko lehian
E. G. | EITB MEDIA
Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak Suedia hartu du mendean (33-34), eta finalerdietarako txartela lortu du 13 urteren ostean.
Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindo dominak eskuratzeko lehian izango dira Tokioko Olinpiar Jokoetan. Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak Suedia garaitu du, emaitza estu baino nahiko batekin (33-34).
13 urteren ostean, finalerdietarako txartela lortu du taldeak, eta Danimarka eta Norvegiaren arteko lehiaren irabazlearen kontra neurtuko da.
Fitxa teknikoa:
33 - Suedia: Palicka (1); Ekberg (2), Lagergren (2), Darj (1), Carlsbogard (3), Gottfridsson (5) eta Wanne (10, 4 penaltiz); Aggefors (ordezko atezaina), Daniel Pettersson (-), Fredric Pettersson (6), Claar (3), Pellas (-), Sandell (-) eta Lindskog (-).
34 - Espainia: Corrales; Aleix Gomez (8, 5 penaltiz), Gurbindo (2), Sarmiento (4), Raul Entrerríos (5), Angel Fernandez (2) eta Aginagalde (-); Perez de Varas (ordezko atezaina), Maqueda (1), Alex Dujshebaev (5), Figueras (4), Antonio Garcia (2), Gedeon Guardiola (-) eta Sanchez-Migallon (1).
Markagailua bost minutuan behin: 2-4, 5-6, 9-9, 14-13, 17-15 eta 20-18 (atsedenaldia). 21-19, 25-23, 28-25, 29-29, 30-32 eta 33-34 (amaiera).