TOKIO 2020 | WATERPOLOA
Alberto Munarriz dominengatik lehiatuko da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Waterpoloko jokalari nafarra Espainiako selekzioarekin sailkatu da finalerdietarako.
Alberto Munarriz nafarrak, Tokioko Olinpiar Jokoetan gizonezkoen Espainiako waterpoloko selekzioarekin lehiatzen ari denak, txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du. Izan ere, iruindarraren taldeak irabazi egin du AEBen aurka (8-12), Tatsumi Zentroan jokatu den final laurdenetako partidan.
Horrenbestez, Espainiak Serbia izango du aurkari datorren ostiralean jokatuko den finalerdian(12:50, Euskadiko ordutegia). Balkaniarrek 6-10 gainditu dute Italia euren arteko final-laurdenetako norgehiagokan.
Bi taldeak dagoeneko aritu dira elkarren aurka Tokion. Ligaxkako lehen neurketan neurtu zituzten indarrak, eta orduko hartan Espainia nagusitu zen 13-12.
Fitxa teknikoa:
Ameriketako Estatu Batuak 8: Wolf (atezaina); Hooper (-), Cupido (1), Hallock (1), Woodhead (-), Bowen (1), Irving (-) -hasierako bostekoa- Vavic (-), Obert (2), Daube (3), Stevenson (-) eta Smith (-).
Espainia 12: López Pinedo (atezaina), Munarriz (2), Granados (2), De Toro (1), Larumbe (-), Famera (-), Perrone (1) -equipo inicial-, Sanahuja (2), Fernández Miranda (2), Tahull (1), Mallarach (1) eta Bustos (-).
Partzialak: 3-3, 3-3, 0-1 eta 2-5.