Itxi

Tenisa

Muguruzak agur esan dio Cincinnatiko txapelketari Krejcikovaren aurka porrota jasota

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Garbiñe Muguruzak ezin izan ditu final-zortzirenak gainditu. Galdu egin du Barbara Krejcikovaren kontra, 6-1, 6-7 (5) eta 6-2ko emaitzarekin.

Garbiñe Muguruza, Barbara Krejcikovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruza Cincinnatiko txapelketatik at geratu da ostegun honetan Barbara Krejcikovaren aurka porrota jaso ostean. Muguruzak 6-1, 6-7 (5) eta 6-2ko emaitzarekin galdu du AEBko WTA Masters 1000 torneoko final-zortzirenetako partida.

Lehenengo setean jaun eta jabe izan da tenislari txekiarra, eta 6-1eko emaitzarekin irabazi du. Bigarren setean iritsi da Garbiñe Muguruzaren erantzuna; partidako pilota bat salbatu behar izan duen arren, hirugarren seta behartu du, maila ona emanda (6-7).

Hala ere, hirugarren set erabakigarrian Barbara Krejcikova nagusi izan da (6-2). Garbiñek 3-2kora arte eutsi dio, baina huts egiten hasi da orduan, ez da sakeari eusteko gai izan, eta Barbara Krejcikova erdietsi ditu garaipena.

Albisteak (1)