Asteburu honetan
Davis Kopa lortzeko borroka, hastear
Erredakzioa
Asteburu honetan hasiko da txapelketaren lehenengo fasea, baina munduko tenislari onenek ez dute oraingoz parte hartuko.
Asteburu honetan hasiko da Davis Kopako lehenengo fasea, baina munduko tenislari onenek ez dute hastapeneko norgehiagoka hauetan jokatuko. Lehenengo bosten artean dagoen jokalari bakarra Roger Federer izango da, eta 2004. urtetik ez zuen txapelketa honen lehenengo fasea jokatzen.
Talde espainiarrak jokalari berriak izango ditu Alex Corretjaren agindupean, Argentinaren kontra jokatu zutenek Davis Kopa ez jokatzea erabaki baitute. Horien ordez, Nicolás Almagro, Marcel Granollers, Juan Carlos Ferrero eta Marc López saiatuko dira hurrengo faserako txartela lortzen.
Bestalde, nabarmentzekoa da Jo Wilfried Tsonga Frantziako taldearekin arituko dela, Kanadaren kontra, hurrengo fasera aurrera egiteko helburuarekin.