Itxi

Tokio 2020

Iñigo Llopis, zilarra, 100 metro bizkarreko proban

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txirrindularitzako jazarpen probetan Dorian Foulonek urrea lortu du eta Alexandre Leautek zilarra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Llopis igerilariak zilarrezko domina erdietsi du gehien gustuko duen proban, 100 metro bizkarreko lasterketan hain zuzen ere.

22 urteko gipuzkoarra bigarren denbora onenarekin heldu da finalera eta asko sufrituta bada ere Llopisek domina bat lortzea lortu egin du 1:06.8ko denborarekin, "oso pozik nago. Egin dudan marka ez zait asko gustatu, baina jomuga domina lortzea zen eta lortu dut. Bigarren postua zen lortu nezakeena eta helburu horretan izan dut burua. Izugarria da niretzat".

Orain, Llopisek estilo libreko 400 metroko proban hartuko du parte hilaren 31an.

EGUNEKO KRONOLOGIA PARALINPIAR JOKOETAN

IGERIKETA

Iñigo Llopis donostiarrak eta Ivan Salguero nafarrak Tokioko Paralinpiar Jokoetako euren modalitateko finalerako txartela eskuratu dute finalerdietan.

Iñigo Llopis 100 metro bizkarreko finalean izan da bere txandako bigarren denborarik onena eginda (1:07.90) eta finalean Llopisek bigarren postua erdietsi du bere kirol-ibilbideko lehen domina lortuz, zilarrezkoa.

Ivan Salguerok, bere aldetik, estilo libreko 400 metroko finalerako txartela eskuratu du.

TXIRRINDULARITZA

Alexandre Leautek zilarrezko domina erdietsi du, bere bigarrena, 1000 metroko jazarpen proban

Dorian Foulonek urrea erdietsi du 4000 metroko lasterketan

Eduardo Santasek oso hurbil izan du brontzezko domina C2ko jazarpen proban. Nafarrak bi segundogatik galdu egin du azken lasterketa.

ARKU-TIROA

Carmen Rubio 21. postuan sailkatu da final-hamaseirenetako kanporaketan eta lehiaketan jarraituko du nafarrak.

652 puntu erdietsi ditu, bere urteko markarik onena, eta 23 aldiz asmatu ituan, Orain, igandean, Iraneko Farzaneh Asgariren (677 puntu) aurka lehiatuko.

MAHAI-TENISA

Iker Sastre txapelketatik at geratu da (2 mailan). Euskal kirolariak Poloniako Rafal Czuperren aurka galdu du lehen partidan (11-6, 11-9 eta 11-6)  eta Rasul Nazirov errusiarraren aurka bigarren neurketa parekatuan (9-11, 4-11, 8-11, 11-13 eta 12-14).

ARRAUNA

Jorge Pineda bizkaitarra, Enrique Floriano, Josefa Benitez eta Veronica Rodriguez osotzen duten ontzia, Estibaliz Armendariz nafarra lemazaina dutela, seigarren izan da (8:08.53)  eta bigarren aukera batean bilatuko dute finala.

GURPIL-AULKIKO SASKIBALOIA

Espainiako selekzioak bere hirugarren garaipena eskuratu du Kolonbiaren aurka (74-56). David Mouriz eta Asier Garcia oso maila ona ematen ari dira.

Albisteak (1)

Bideoak (2)