Itxi

Paralinpiar Jokoak

Nahia Zudairek eta Iñigo Llopisek diploma lortu dute estilo libreko 400 metroetan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Llopis zazpigarren izan da gizonezkoen mailan eta Nahiak laugarren postuan amaitu du emakumezkoen mailako finala. Txirrindularitzan Eduardo Santasek eta mahai-tenisean Iker Sastrek ere diplomak eskuratu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EGUNEKO KRONOLOGIA

Igeriketa

Iñigo Llopisek zazpigarren izan da estilo libreko 400 metroko gizonezkoen mailako finalean. Bestalde,  Nahia Zudaire laugarren izan da estilo libreko 400 metroko emakumezkoen finalean eta dominetatik oso gertu geratu da.

Gurpil aulkidun saskibaloia

Alemania-Espainia: Agurtzane Egiluzek eta Beatriz Zudairek galdu egin dute (57-33) Espainiako selekzioarekin Alemaniaren aurka jokatu duten final-laurdenetako eta ez dute finalerdietarako txartela erdietsi.

Fitxa teknikoa:

57 - Alemania (16+8+19+14): Mareike Miller (13), Anne Patzwald (5), Katharina Lang (14), Annabel Breuer (6) eta Svenja Mayer (2) -hasierako taldea- Catharina Weiss, Laura Fuerst (2), Lisa Bergenthal (2), Maya Lindholm (4), Lena Knippelmeyer (5) eta Barbara Gross (4).

33 - Espainia (13+6+5+9): Sonia Ruiz (2), Sara Revuelta (5), Vicky Perez (13), Almudena Montiel (4) eta Isabel Lopez (5) -hasierako taldea- Lourdes Ortega, Beatriz Zudaire (2), Judith Nuñez, Vicky Alonso (2), Agurtzane Eguiluz eta Maria Ruiz.

Errepideko txirrindularitza

Alexandre Leautek  brontzezko domina lortu du C5 mailako erlojupekoan

Eduardo Santasek C3 mailako erlojupekoan parte hartu du. Bosgarren izan da eta diploma lortu du (36:43.11). Urrea Benjamin Watsonek (35:00.82) bereganatu du.

Mahai-tenisa

Iker Sastrek ezin izan ditu final-laurdenak gainditu, Korea ahalguztidunaren aurka. Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak diploma eskuratu du taldekakoan.

Albisteak (2)

Bideoak (3)