Itxi

2012ko Eurokopa

Espainia, Europako txapeldun Areto Futbolean

Erredakzioa

Jose Venancio Lopez entrenatzaile bilbotarraren eskutik beste titulu bat lortu du selekzio espainiarrak. Rusia 1-0 irabazten ibili da, baina azken segundoan Lozanok luzapena behartu du.

Espainiako selekzioko jokalariak titulua ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioa Europako Txapeldun izendatu da Areto Futbolean. Seigarren Europako titulua da Espainiarentzat. Zagreben jokatu zen finala eta 1-3 irabazi zuten espainiarrek.

Errusia aurkari gogorra izan zen. 1-0 irabazten hasi ziren Pulak 34. minutuan sartutako golari esker. Jose Venancio Lopez entrenatzaile bilbotarrak zuzentzen duen selekzioak ondo jokatu zuen, baina gola ez zen iristen. Azken unera arte borrokan aritu ziren Espainiako jokalariak eta azken unean saria jaso zuten. Sergio lozanok azken unean 1-1ekoa sartu eta luzapena behartu zuen. Luzapen horretan nagusi izan zen Espainia eta Lozanoren beste gol batekin eta Luis Amadok sartutako beste batekin titulua eskuratu zuten.

Fitxa teknikoa:

.1. Errusia: Gustavo; Prudnikov, Sergeev, Maevski eta Abramov –hasierako bostekoa- Zuev, Pula, Milovanov, Pereverzev, Cirilo, Fukin, Nugamanov.

.3. Espainia: Luis Amado; Torras, Kike, Rafael Usín, Alemao –hasierako bostekoa- Juanjo, Ortiz, Lozano, Borja, Lin, Miguelin, Aicardo.

Golak: 1-0. Min. 34. Pula. 1-1. Min. 40. 1-1. Sergio Lozano. 1-2. Min. 48. Sergio Lozano. 1-3. Min. 50. Luis Amado.