Irailak 16 - 19
2021eko Getxoko Munduko Txapelketako egitaraua
EITB MEDIA
Faduran jokatuko da eta EITBk jarraipen berezia egingo du.
Sokatirako Munduko Txapelketa Getxoko Fadurako Kiroldegian egingo da irailaren 16ik 19ra.
1991.ean Fadura goma gaineko Munduko Txapelketaren egoitza izan zen eta 1995.ean beste txapelketa bat egin zen bertan, lur-gainekoa, hain zuzen ere.
TXAPELKETAKO EGITARAUA
Irailak 14, asteartea: Izen-ematea hoteletan
Irailak 15, asteazkena: Izen ematea eta pisaketa hoteletan
- 14:00 boten berrikuspena eta onespena Faduran eta bisita egoitzara
- 16:00 Briefinga Faduran
Irailak 16, osteguna
Goizeko saioa
- 680 kg, gizonak
- 580 kg, mistoa
Arratsaldeko saioa
- 560 kg, gizonak
- 500 kg, emakumeak
Irailak 17, ostirala
Goizeko saioa
- 720 kg, gizonak
- 600 kg, gizonak, 23 urtez azpikoak
Arratsaldeko saioa
- 640 kg, gizonak
- 540 kg, emakumeak
- 18:00 Hasiera ekitaldia
Irailak 18, larunbata: Munduko Txapelketa
Goizeko saioa
- 680 kg, gizonak
- 580 kg, mistoa (Munduko Jokoetarako txartela lortzeko baliagarria)
Arratsaldeko saioa
- 560 kg, gizonak
- 500 kg, emakumeak
Irailak 19, igandea: Munduko Txapelketa
- 720 kg, gizonak
- 600 kg, gizonak, 23 urtez azpikoak
Arratsaldeko saioa
- 640 kg, gizonak (Munduko Jokoetarako txartela lortzeko baliagarria)
- 540 kg, emakumeak (Munduko Jokoetarako txartela lortzeko baliagarria)