Itxi

Ahobatezko erabakia

Euskadiko Igeriketa Federazioak Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko pausoak ematea erabaki du

EITB Media

Leer en Castellano

Ahobatezko erabakia hartu du ostegun honetan Bilbon egin den batzarrean, aldeko 12 boto eta abstentzio bakarrarekin.

Pertsonak, igeri egitean. Argazkia: Artxiboko irudia

Euskadiko Igeriketa Federazioak (EIF) Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko pausoak ematea erabaki du ostegun honetan Bilboko egoitzan egin duen batzarrean.

Erabakia ahobatezkoa izan da, aldeko 12 botorekin eta abstentzio bakarrarekin. Gainera, batzarrera joan ezin izan duten klubek babesa eskaini diote Federazioak hartutako erabakiari.