Itxi

Paracanoe

Higinio Riverok zilarra lortu du Kopenhageko Piraguismoko Munduko Txapelketan

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Piraguista bilbotarrak paracanoe modalitateko VL2 200 metroko proban lortu du domina, Fernando Paulo brasildarrak baino 2.28 segundo gehiago eginez.

Higinio Rivero. Artxiboko argazkia: EFE

Higinio Rivero piraguista bilbotarrak zilarrezko domina lortu du Kopenhagen jokatzen ari diren Piraguismoko Esprinteko Munduko Txapelketan, paracanoe modalitateko VL2 200 metroko proban.

Basque Teameko arraunlariak 56.21 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta Fernando Paulo brasildarrak baino ez du gainditu haren marka. Iragan berri diren Paralinpiar Jokoetan urrea eskuratu zuen Paulok 2.28 segundoan hobetu du Riveroren denbora. Podiumeko hirugarren koska Norberto Mourao portugaldarrarentzat izan da.

Domina hau Riveroren kirol ibilbide laburreko lorpenik nabarmenena da, Tokioko Jokoetan dominen atarian geratu ondoren (seigarren izan zen, eta diploma eskuratu zuen).

Albisteak (2)

Bideoak (1)