Itxi

Errugbia

AMPO Ordiziak Kopako finalerako txartela lortu du

Erredakzioa

El Salvadorren aurkako finala apirilaren 22an jokatuko da Palentzian. Ampo Ordiziak Bizkaia gernika 26-12 mendean hartu du. Horrela, joaneko neurketako desabantaila gainditu dute gipuzkoarrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Apirilaren 22an, Palentzian, jokatuko den Kopako finalerako txartela lortu dute Ampo Ordiziak eta Centransa El Salvadorrek. Bizkaia Gernika eta La Vila mendean hartu dituzte hurrenez hurren.

AMPO Ordiziak Gernika 26-12 gainditu du. Horrela, joaneko neurketako desabantaila (12-14) gainditu dute gipuzkoarrek. Cetransa El Salvadorrek 34-30 galdu du, baina bost puntuko abantaila lortu zuen etxean (27-22).

Horrela, iragan denboraldian lortutako titulua defendatzeko aukera izango du El Salvadorrek.

Bideoak (1)