Bratislava 2021
Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek zilarrezko domina lortu dute Piraguismoko Eslalomeko Munduko Txapelketan
A. B. E. | EITB Media
Euskal piraguistek Nuria Vilarrubiarekin batera osatu dute Espainiako selekzioaren taldea, eta bigarren postuan amaitu dute. Txekiar Errepublika da munduko txapelduna.
Klara Olazabal eta Miren Lazkano euskal piraguistek zilarrezko domina lortu dute Piraguismoko Eslalomeko Munduko Txapelketan, asteazken honetan. Bratislavan (Eslovakia) egiten ari da Mundiala.
Basque Teameko kirolariak diren Lazkanok eta Olazabalek Espainiako selekzioaren hirukotea osatu dute Nuria Vilarrubiarekin batera C1 mailan. Lau segundoko penalizazioa jaso dute. Munduko txapelduna den Txekiar Errepublikako selekzioak ere lau segundoko zigorra jaso du.
Olazabalek, Lazkanok eta Vilarrubiak 112.000 segundoko marka ezarri dute, eta txapeldunekiko (110.43) 1.57 segundora gelditu dira.