Itxi

Ryder Cup

Rahmek eta Garciak garaipena lortu dute, baina Estatu Batuetako taldeak bere aldea handiagotu du (9-3)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bikoteak partidako margailuari buelta eman behar izan dio Brooks Koepka eta Daniel Berger garaitzeko. Hala ere, Estatu Batuetako taldeak irabazten jarraitzen du eta gertu du Ryder Cup-eko garaipena.

Jon Rahm eta Sergio García. Argazkia: EFE

Jon Rahmek eta Sergio Garciak irabazi dute Brooks Koepka eta Daniel Bergeren aurkako partida. Hala ere, Estatu Batuetako taldeak irabazten jarraitzen du eta zuen aldea handiagotu du (9-3). Beraz, gertu du Ryder Cup-eko garaipena.

Europako taldea irabazi duen bikote bakarrak markagailuari buelta eman behar izan dio estatu batuarren aurkako partida irabazteko, lehenengo lau zuloetatik hiru galdu ostean. Hala ere, atzetik talde europarraren partidei loturiko albisteak ez ziren onak; izan ere, amerikarrek gainontzeko partida guztiak irabazi dituzte.

Estatu Batuetako taldeak bere nagusitasuna berretsi du Ryder Cup-ean eta 9-3ra handiagotu du aldea. Beraz, amerikarrek gertu dute garaipena.

Albisteak (1)