Itxi

8. ekitaldia

Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek nagusitu dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan

AGENCIAS | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Errumaniarra eta marokoarra gailendu dira ia 600 parte-hartzaile izan dituen aurtengo edizioan.

Denisa Dragomir. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Denisa Dragomir errumaniarrak eta Zaid Ait Malek marokoarrak irabazi dute Gorbeia Suzien, Skyrunnerreko Munduko Serieetarako eta Gorbeiako Parke Naturalean (Bizkaia) jokatu den Golden Trail zirkuiturako puntuagarria den mendi-lasterketa, 31 kilometroko ibilbidea eginda.

Emakumezkoen lasterketan Dragomir izan da nagusi, 3.39:47ko markarekin. Haren atzetik sartu dira Onditz Iturbe (3.45:02) bizkaitarra (Igorre) eta Lide Urrestarazu (3.45:17) gipuzkoarra (Ordizia).

Gizonezkoetan, Ait Malekek 3 ordu, 3 minutu eta 40 segundo behar izan ditu Zeanuriko helmugara iristeko, eta probaren errekor berria ezarri du Aritz Egeak orain arte zuena onduta. Marokoarrak bi minutu eta erdiko aldea atera dio Ander Iñarra gipuzkoarrari (Lezo) eta 2:53koa Ben Kimtai kenyarrari. Hiru horiek osatu dute podiuma.

Zaid Ait Malek, helmugan sartu ostean. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Albisteak (1)

Bideoak (2)