Tenisa
Garbiñe Muguruza munduko seigarren tokira igo da
EITB MEDIA
Chicagon (AEB) lortutako garaipenari esker hiru postu gora egin ditu tenis-jokalariak.
Garbiñe Muguruzak hiru postu egin ditu gora WTAko munduko sailkapenean.
Asteburuan Ameriketako Estatu batuetako Chicagoko txapelketa irabazi du eta ondorioz bere sailkapena hobea da eta gainera, WTAko Finaletara sailkatzeko aukera du orain. Azaroaren 10etik 17ra jokatuko da txapelketa hori Mexikoko Guadalajara hirian.
Lehen postuan Ashleigh Barty australiarra mantentzen da, Aryna Sabalenka eta Karolina Pliskova, bigarren eta hirugarren direlarik.
WTAKO SAILKAPENA
1. Ashleigh Barty 9.077 puntu
2. Aryna Sabalenka 7.115
3. Karolina Pliskova 5.285
4. Iga Swiatek 4.756
5. Barbara Krejcikova 4.668
6. GARBIÑE MUGURUZA 4.595
7. Elina Svitolina 4.376
8. Sofia Kenin 4.190
9. Maria Sakkari 4.055
10. Belinda Bencic 3.835