Itxi

GOLFA

Jon Rahm, hirugarren Espainiako Irekiaren hasierako jardunaldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Golf jokalari bizkaitarrak 63 kolpe (-8) behar izan ditu ibilbidea osatzeko, Ross McGowan britainiarrak baino bi kolpe gehiago (-10). Azken horrek zelaiaren marka berria ezarri du.

Jon Rahm. Foto: EFE

Jon Rahmek, munduko rankingeko zerrendaburuak ezin hobeto ekin dio Madrilen jokatzen ari den Espainiako Irekiari 63 kolpekorekin (-8), Madrilgo zelaian orain arte zeukan erregistroa berdinduz. Dena den, Ross McGowan ingelesak are ibilbide hobea egin du, 61 kolperekin (-10) zelaiko marka berria ezarri baitu.

Rahm Bernd Wiesberger austriarrarekin eta Victor Perez frantziarrarekin batera aritu da, eta lehen jardunaldian zazpi birdie eta eagle bat egiteko gai izan da, bogey bakarrarekin. Dena den, McGowanek are ibilbide hobea osatu du (zortzi birdie, eagle bat eta bogeyrik ez). Jokalari ingelesa (39 urte) munduko sailkapeneko 377. jokalaria da, eta bi garaipen ditu Europako Tourrean.

Ekitaldi honetan, Barrikako golf-jokalariak 2018ko eta 2019ko garaipenak errepikatu nahi ditu, hiru titulura iritsi eta Severiano Ballesterosekin berdintzeko. Kantabriarrak 1981ean, 1985ean eta 1995ean bereganatu zuen podiumeko gorenera igotzea txapelketa horretan.

Gainerako euskal ordezkariei dagokienez, Mike Lorenzo-Vera lapurtarrak 67 kolpeko txartela sinatu du (-4), Adrian Otaegui donostiarrak kolpe bat gehiago behar izan du (68, -3), eta Samuel del Val bilbotarra zelaiaren parean geratu da (71).

Albisteak (5)