GOLFA
Jon Rahmek lehen postuan jarraitzen du, nahiz eta azken emaitzak onak izan ez
EITB MEDIA
Dustin Johnson eta Collin Morikawa estatubatuarrak bigarren eta hirugarren dira, hurrenez hurren.
Jon Rahm golf-jokalariak munduko sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du. Barrikakoa ez da fin ibili Madrilen jokatutako txapelketetan, baina onena izaten jarraitzen du, sailkapenaren arabera.
Andaluziako Masters txapelketako lehen kanporaketan, Rahmek ez zuen sailkatzea lortu; Rory McIlroy, TOP10ean sartu da berriro, The CJ Cup @ Summit torneoa irabazi ondoren.
Dustin Johnson eta Collin Morikawa estatubatuarrak bigarren eta hirugarren dira, hurrenez hurren; Bryson DeChambreau eta Justin Thomas seigarren eta zazpigarren daude orain, postuak trukatuta; eta Matt Fitzpatrick Andaluziako Masterseko irabazlea 28. tokian dago, hiru postu irabazita.
¡Gracias Madrid y @accionaopen por una gran semana! pic.twitter.com/ifwLMrXJ2K
— Jon Rahm Rodriguez (@JonRahmpga) October 11, 2021