Itxi

Txapeldunen Liga

Itxako sailkatzeko aukerekin iritsiko da azken jardunaldira

Erredakzioa

Gyoriren aurkako partida 25-25eko emaitzarekin bukatu da eta Larvik norbegiarrak etxean galdu du Midtjyllanden aurka.

Asfi Itxako Navarra taldeak 25-25 berdindu du Gyoriren aurka Hungarian eta Txapeldunen Ligako multzoen faseko azken jardunaldira aurrera egiteko eukerekin iritsiko dira.

Larvik norbegiarrak (iragan urteko irabazleak) galdu egin du bere etxean Midtjyllanden aurka eta honek hurrengo fasera sailkatzeko aukerak ematen dizkio Itxakori.

Fitxa teknikoa:

25 - Gyori (11+14): Palinger (Haraldsen, oa); Gorbicz (8, 5p), Amorim (3), Loke (1), Verten (-), Hornyak (-), Orban (3), Lekic (5, 1p), Radicevic (3) eta Gros (2).

25 - Asfi Itxako Navarra (13+12): Navarro (Milenkovic, ps); Barno (-), Begoña Fernandez (2), Pinedo (2), Barbosa (6), Carmen Martin (8, 6p), Egozkue (2), Tervel (-), Sopronyi (3), Alonso (-), Zebic (2) eta Fachinello (-).

Markagailua bost minuturo: 1-3, 5-5, 6-7, 6-9, 8-12, 11-13 (atsedenaldia). 14-15, 16-17, 20-18, 21-21, 22-24, 25-25 (amaiera).