Itxi

Eskubaloia

Kauldi Odriozolak Bidasoa Irun utziko du denboraldia bukatzean

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalaria Nantes frantziarrera joango da taldeak klausula ordaindu ondoren. Odriozolak zazpi denboraldi egin ditu Bidasoa Irunen.

Kauldi Odriozola. Irudia: CD Bidasoa

Kauldi Odriozola Bidasoa Irungo jokalariak taldea utziko du denboraldia bukatzean Nantes talde frantziarrera joateko.

Odriozola (24 urte) 2015eko ekainean iritsi zen Irunera. Jokalariaren egungo kontratua 2023ra arte luzatzen zen.

"Erabaki zaila izan da", aitortu du Odriozolak, eta Irunen eman dituen zazpi denboraldiak gogoratu ditu: "Oso denboraldi onak eta politak izan dira. 18 urterekin etorri nintzen, ume bat nintzen. Artalekun mailaz igotzea lortu genuen giro bikainarekin eta kluba eta biok batera hazi gara urte hauetan guztietan".

Odriozolak eskerrak eman nahi izan dizkie "jendeari eta zaleei, zuzendaritzari, senideei eta gertuko jendeari. Pena ematen dit, baina urrats garrantzitsua da nire ibilbidean". Ia denboraldi osoa aurretik dela, "elkarrekin geratzen denaz gozatzeko" eta "jarritako helburuak lortzen saiatzeko" deia egin du.

Albisteak (1)