Itxi

ESKUBALOIA

Anaitasunan izandako hiru positibok bertan behera utzi dute Antequeraren aurkako lehia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarroako taldeak Asobal Ligako hamargarren jardunaldiko partida jokatu behar zuen larunbat honetan, baina antzemandako covid-19 kasuek eragotzi egin dute.

Helvetia Anaaitasunako jokalariak

Helvetia Anaitasunak ostiral honetan ohar baten bidez iragarri duenez, bertan behera geratu da BM Iberoquinoa Antequera taldearen aurka larunbat honetan Iruñean jokatu behar zuen partida. Hala erabaki du Espainiako Eskubaloi Federazioko Lehiaketa Batzorde Nazionalak, talde nafarrak bere hiru jokalarik covid-19an positibo eman dutela jakinarazi ostean.

Lehiaketa Batzordeak bi klubei jakinarazi die datorren ostiraleko (azaroak 19) 12:00ak arte dutela beste data bat adosteko.

Aipatu neurketa, Sacyr Asobal Ligako hamargarren jardunaldiari zegokiona, ez da aurtengo denboraldian atzeratu behar izan den lehena covid-19 kasuek behartuta. Izan ere, besteak beste, Benidorm taldeak dataz aldatu behar izan zuen bigarren jardunaldiko Granollersen aurkako lehia.

Anaitasunak zabaldutako oharraren arabera, Iruñeko taldeak ostiral arratsaldean ezagutu du bere jokalarietako baten kasu positiboa, eta, horren aurrean, antigeno testak egin dizkie sintomak zituzten gainerakoei, bi positibo gehiago antzemanez.