Munduko Zesta Txapelketa
Goikoetxea eta Lekerika, munduko zesta-puntako txapeldunak
I. G. | EITB MEDIA
10-15 eta 12-15 irabazi dute Erkiaga eta Lopezen aurka, hasiera batean garaipena lortzeko faboritoak zirenak.
Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa dira zesta-puntako VI. Munduko Kopako irabazleak, Erkiaga eta Lopez 10-15 eta 12-15 garaituta ondoren Tolucan (Mexiko) jokatu den Munduko Zesta Txapelketako finalean.
Bi setetan gainditu dute hasiera batean garaipena lortzeko faboritoa zen bikotea. Lehen setean 10-8 galtzen joan arren, zortzi tanto jarraian egin dituzte pilota biziarekin 10-14 aurretik jartzeko.
Bigarren jokoan Erkiaga eta Lopez aurretik jarri dira (6-3 eta 7-4), baina Goikoetxeak eta Lekerikak partidari buelta ematea lortu dute, geroago garaipena lortzeko.