AIZKOLARITZA
Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nagusitasunez gailendu zaizkie aurkariei igande honetan Bilbao Arenan jokatu den txapelketan.
Iker Vicente nafarrak eta Karmele Gisasola "Zelai III.a" bizkaitarrak irabazi dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa.
Gizonezkoetan, Vicentek iaz lortutako garaipena errepikatzeko faborito nagusitzat jotzen zuten pronostikoak bete ditu.
Bigarren Mikel Larrañaga izan da, Gipuzkoako egungo txapelduna, irabazlearengandik bi minutu eta hamar segundora, eta hirugarren Eneko Otaño gipuzkoarra.
Emakumezko kategoriari dagokionez, Karmele Gisasolak lortu zuen garaipena. Mallabikoak 11 minutu eta 48 segundo behar izan ditu ezarritako eginbeharra betetzeko, eta, hala, txapelketako emakumezkoen lehendabiziko garaipena eskuratu du.
Gizonezkoen sailkapena:
1- Iker Vicente: 39.37
2- Mikel Larrañaga: 41.47
3- Eneko Otaño: 43.14
4- Aitzol Atutxa "Atutxa III.a": 44.32
5- Julen Alberdi "Txikia IV.a": 45.53
6- Jon Irazu: 54.15
Emakumezkoen sailkapena:
1- Karmele Gisasola "Zelai III.a": 11.48
2- Uxue Ansorregi: 13.03
3- Maika Ariztegi: 15.24.