Golfa
Collin Morikawak irabazi du Race to Dubai txapelketa
I. G. | EITB MEDIA
Gainera, Kaliforniako golflaria DP World Tour Championship txapelketako garailea ere izan da.
Collin Morikawa kaliforniarrak irabazi du DP World Tour Championship txapelketa 66 kolpeko azken ibilbide bikain batekin. Gainera, Race to Dubai txapelketa irabazi duen lehen jokalari estatubatuarra izan da, European Tourreko irabazlea koroatzen duen lehiaketa.
Morikawak 271 kolpe lortu ditu lau jardunaldietan, Matt Fitzpatrick ingelesa eta Alexander Bjork suediarra gaindituz. Rory McIlroy ipar-irlandarrak, hirugarren garaipena eskura zuena, ezin izan dio lidergoari eutsi hirugarren jardunaldian bereganatu ondoren.