Itxi

Mendi lasterketa

2022ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 29an egingo da

EITB Media

Leer en Castellano

Bi urteren ostean bueltan da Zegama-Aizkorri lasterketa. Ohiko data barreskuratuko du. Azken bi urteetan ezin izan da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 2022ko edizioaren kartela. Argazkia: Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorri mendi maratoia bueltan da eta 2022ko maiatzaren 29an egingo da. Hala jakinarazi dute antolatzaileek astearte honetan. Azken bi urteetan ez da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiaen ondorioz.

Ohikoa duen data berreskuratuko du Zegama-Aizkorrik, eta ez da izena emateko eperik zabalduko, parte-hartzaileen dortsalak banatuta baitaude 2020tik. Azken bi urteetan ez denez proba egin, 2020an inskribatu zirenei lehentasuna ematea erabaki dute antolatzaileek.

Albisteak (2)