Rally
Al-Attiyah, garaile Munduko Rally Kopan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Munduko txapeldunaren bosgarren titulua da, 2008, 2015, 2016 eta 2017an lortutakoen atzetik.
Nasser Saleh Al-Attiyah gidari katariarra Munduko Rally Kopako txapeldun izendatu da ostiral honetan, hirugarren etapan garaile irten ondoren.
Bigarren postuan atera zen, baina Jakub Przygonski poloniarraren aurretik jartzea lortu du. 249 kilometroko hirugarren etapan lortutako garaipenak, matematikoki, Al-Attiyah eta bere kopilotua den Mathieu Baumel garaile bilakatzen ditu, beti ere bere autoak azken azterketa guztiak gainditzen baditu.
Munduko txapeldunaren bosgarren titulua da, 2008, 2015, 2016 eta 2017an lortutakoen atzetik.