Itxi

Alpinismoa

Alex Txikon, Manaslura bidean

EITB MEDIA

Erronka hau neguko espedizioen agurra izango dela adierazi du bizkaitarrak. Gaur abiatuko dira Nepalera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alex Txikon euskal mendizalea Manaslu (8.163 metro) igotzen saiatuko da berriro negu honetan.

Neguko espedizioen ikur bilakatu den alpinistak "ilusio handiarekin eta gorputzaldi onarekin" dagoela adierazi du Nepalerantz abiatu baino lehen.

Simone Moro italiarra, Iñaki Alvarez gipuzkoarra, Sajid Sadpar eta Himalaian dagoenean beti ondoan izaten dituen konfiantzazko sherpa pare bat izango ditu berarekin batera.

Txikonek 40 urte egin berri ditu eta duela 20 egin zuen lehen igoera Himalaian.

Urtero legez, eguraldiak eragin zuzena izango du abentura berri honen etorkizunean.

Bideoak (3)