Kargatzen...
Itxi

Eskubaloia

Pfadi Winterthur - Bidasoa, gaur, zuzenean

EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoarrek aurkari zuzenaren aurka jokatuko dute. Partida 18:45ean hasiko da, eta ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

Artalekuko Bidasoa-Pfadi partidaren irudia

Bidasoa-Irun taldeak EHFren Europa Liga txapelketako ligaxkako laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko du gaur Pfadi Winterthur taldearen aurka.

Neurketa ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 18:45ean hasita.

Jacobo Cuetaren gizonek jokatutako azken zazpi partidetako sei irabazi dituzte Asobal Ligan, baina Europa Ligan ez ditu hain emaitza onak izan: garaipen bat eta hiru porrot bildu dituzte orain arte jokatu dituzten lau partidetan.

Multzoan sei talde daude eta lauk egingo dute aurrera; beraz, Bidasoa Irunek nahitaezkoa du Suitzan garaipena lortzea. Artalekun jokatutako neurketan 32-28 irabazi zuen etxeko taldeak.

Cuetararen mutilek oso defentsa ona egin beharko dute, eta batez ere hiru gizonen besoekin kontu handia izan; izan ere, Sadok, Sidorowicz eta Jud jokalariek 17 gol egin zituzten Irunen.

Albisteak (3)

Bideoak (1)