Itxi

Espainiaren garaipena

Hernandezek eta Etxeberriak eskubaloiko Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte

Agencias | EITB Media

Leer en Castellano

Espainiako selekzioarekin jokatzen duten Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxebberia jokalariek finalerdietarako txartela lortu dute, Espainiak irabazi egin baitio Alemaniari (26-21) final-laurdenetan.

Espainiako selekzioko jokalariak Alemaniaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria euskal jokalariek eskubaloiko Munduko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Espainiako selekzioarekin, final-laurdenetan Alemania kanporatu baitute (26-21).

Indartsu ekin dio Alemaniak partidari (0-3, 2-5 eta 3-6), eta Espainiari kosta egin zaio markagailuan aurrea hartzea. Hala ere, lehen zatia lau goleko abantailarekin amaitu du Espainiako selekzioak (14-10). Bigarren zatian kontrolpean izan du neurketa Espainiak, eta garaipena erdietsi du (26-21).

Maitane Etxeberriak hiru gol sartu ditu Alemaniaren aurkako neurketan, eta Ainhoa Hernandezek beste bi gol egin ditu.

Fitxa teknikoa:

26 - Espainia (14+12): Castellanos (Navarro, ordezko atezaina), Martín (3), Espínola, Alicia Fernandez (3), Barbosa (2), Césareo, Gutierrez (1) -hasierako taldea-; Silvia Arderius, Carmen Campos (7), Maitane Etxeberria (3), Soledad Lopez, Kaba Gassama, Ainhoa Hernandez (2), Almudena Rodriguez (1) eta Paula Arcos (4).

21 - Alemania (10+11): Eckerle (Filter, ordezko atezaina), Lauenroth (2), Smits (1), Grijseels (3), Schmelzer (4), Bolk, Berger (1)-hasierako taldea-; Kalf (2), Petersen, Stolle, Zschocke (2), Degenhardt, Maidhof (6), Schulze eta Stockschlader.

Epaileak: Karina Christiansen eta Line Hansen (Danimarka). Smits (2) eta Zschocke Alemaniako jokalariak kanporatu dituzte, baita Kaba Gassama Espainiako jokalaria ere.

Emaitza bost minutuan behin: 0-3, 2-5, 3-6, 7-8, 11-9, 14-10 (atsedenaldia); 17-12, 18-15, 21-17, 22-17, 23-20 eta 26-21 (amaiera).