Munduko txapelketa
Hernandez eta Etxeberria finaletik kanpo geratu dira
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako selekzioak galdu egin du finalerdietan Norvegiaren aurka eta brontzezko domina lortzeko lehiatuko da igandean.
Espainiako eskubaloi selekzioak ezin izango du duela bi urte Japonian irabazitako zilarra berdindu eta igandean, 14:30ean, Danimarkaren aurka brontzea lortzeko aukerarekin konformatu beharko du. Espainiarrek 27 eta 21 galdu dute Norvegiarekin, Munduko Txapelketako finalerdietan.
Atsedenaldian 11 goletara berdinduta izan dira, lau goletako aldeari aurre egin ostean, baina jaurtiketetan ez dira gin ibili eta, horrez gain, hainbat baloi galdu dituzte. Ondorioz, garaipena norvegiarrek eraman dute.
Fitxa teknikoa:
27 - Norvegia (11+16): Katrine Lunde (Silje Solberg ps), Sanna Solberg-Isaksen (3), Veronica Kristiansen (3), Stine Oftedal (1), Nora Mörk (8, 3p), Kari Brattset (7) eta Malin Aune-hasierako zazpikoa-; Henry Reistad (3), Emilie Arntzen, Vilde Ingstad, Moa Hoghdahl, Marit Jacobsen (1), Camilla Herrem, Kristine Breistol eta Maren Aardahl (1).
21 - Espainia (11+10): Silvia Navarro (Merche Castellanos), Carmen Martín (2), Carmen Campos (1), Almudena Rodríguez, Kaba Gassama, Alexandrina Barbosa (5) y Jennifer Gutiérrez (3,1p)-hasierako zazpikoa-; Silvia Arderius (1), Eli Cesáreo (2) Irene Espínola, Paula Arcos (3), Maitane Etxeberría (1), Soledad López (1), Alícia Fernández (1) eta Ainhoa Hernández (1).
Partzialak: 1-1, 3-3, 6-3, 7-5, 9-7, 11-11-atsedenaldia-; 14-12, 16-14, 19-16, 22-16, 24-17 eta 27-21.