Eskubaloia
Bidasoa Irun - Benidorm eta Valladolid - Anaitasuna, Kopako hirugarren faseko kanporaketak
EITB Media
Talde gipuzkoarrak etxean jokatuko du Errege Kopako kanporaketa. Nafarroako taldeak, aldiz, etxetik kanpo. Txapelketako azken faserako txartelak izango dituzte jokoan.
Bidasoa Irunek Benidormen kontra jokatuko du etxean Errege Kopako hirugarren faseko kanporaketa eta Helvetia Anaitasunak bisita egingo dio Recoletos Atletico Valladolid taldeari.
Espainiako Eskubaloi Federazioak astearte honetan egin du Kopako hirugarren faseko kanporaketen zozketa. Aurrera egiten duten taldeak txapelketako azken fasera sailkatuko dira. Azken fase horretarako sailkatuta daude jada BM. Iberoquinoa Antequera eta Bartzelona taldeak; Antequera antolatzaile gisa, eta Barça egungo txapelduna delako.
Eskubaloiko Errege Kopako 3. faseko kanporaletak:
. BIDASOA IRUN - BENIDORM
. RECOLETAS ATLETICO VALLADOLID - HELVETIA ANAITASUNA
. BADA HUESCA - FRIGORIFICOS MORRAZO CANGAS
. UNICAJA BANCO SINFIN - FRAIKIN GRANOLLERS
. ABANCA ADEMAR LEON - VIVEROS HEROL NAVA
. ANGEL XIMENEZ PUENTE GENIL - UBU SAN PABLO