Itxi

Fitxaketa

Bidasoa Irunek Jakub Skrzyniarz atezaina fitxatu du datorren denboraldirako

EITB Media

Leer en Castellano

Poloniarrak 25 urte ditu, eta 2021-2022 denboraldi amaieran erretiroa hartuko duen Jose Manuel Sierraren hutsunea beteko du.

Jakub Skrzyniarz. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Bidasoa Irunek Jakub Skrzyniarz atezaina fitxatu du datorren denboraldirako, klubak ostegun honetan (urtarrilak 27) jakinarazi duenez. Atezain poloniarrak 25 urte ditu, eta 2021-2022 denboraldi amaieran erretiroa hartuko duen Jose Manuel Sierrak utziko duen hutsunea beteko du.

"Oso pozik gaude Jakub Skrzyniarz fitxatu dugulako. Etorkizun handiko atezaina da. Asko hobetu du azken denboraldietan, eta Poloniako ligan lan ona egiten ari da", adierazi du Jacobo Cuetara entrenatzaileak.

Albisteak (3)