Ez da astelehenean hasiko
Haizeak bertan behera utzi du Punta Galea Challengeko olatu handien hasiera
EITB Media
Mendebaleko haizea iragarrita dago eta olatuen maila eta altuera ezin da bermatu.
Getxoko olatu handien Laboral Kutxa Punta Galea Challenge lehiaketa ez da astelehenean hasiko antolatzaileek ostiralean iragarri zuten bezala.
Txapelketa hau Europan dagoen olatu handien ekitaldi zaharrena da eta arduradunek egora aproposak ez daudenez ez dela datorren astean hasiko esan dute.
Beraz, XV. edizioaren garapena momentuz bertan behera geratzen da haizearen erruz. Iragarpenetan agertu den mendebaldeko haizeak ezinezkoa egiten du eta olatuen maila eta altuera ez du bermatzen.
Parte berri bat eman daiteke datorren astean denborale bat oso gertu omen da dago eta.
Aurten 20.500 euro izango dira sarietan, inoiz izan den diru kopururik handiena.
Parte-hartzaileen artean azken irabazlea, Lucas Chianca, izatea espero da eta baita izen handiko beste asko; Alex Botelho, Antonio Laureano, Pierre Rollet, Nic Lamb eta Twiggy Baker, tartean.
Euskal ordezkaritza goi-mailakoa izatea espero da Natxo Gonzalez, Aritz Aranburu eta Tito Ortegarekin.
IRAGARPENETAN AGERTU DEN MENDEBALEKO HAIZEAK EZINEZKOA EGITEN DU @LABORALkutxa @GaleaChallenge AREN XV.EDIZIOAREN GARAPENA MOMENTUZ.BERTAN BEHERA GERATZEN DA ASTELEHENERAKO DEIALDIA. Parte berri bat eman daiteke datorren astean,borraska tren potente bat baitago oso gertu. pic.twitter.com/yCI0HlvREC
— LK PuntaGalea Challenge (@GaleaChallenge) February 5, 2022