Itxi

BEIJING 2022

Adur Etxezarretak 17. postu historikoa erdietsi du jaitsierako proban

EITB Media

Leer en Castellano

Urrezko domina Beat Feuz suitzarrak eraman du Pekineko Jokoetako proba nagusian.

Adur Etxezarreta, jaitsierako proban. Argazkia: EFE

Adur Etxezarreta nafarrak oso jaitsiera bikaina egin du Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetako proba nagusian hamazazpigarren tokia lortuta.

Yangingeko 'Rock' pistan Beat Feuz suitzarra izan da azkarrena (berak eskuratu du urrea), eta gipuzkoarrak segundo bat eta berrogeita hiru ehunen gehiago behar izan ditu ibilbidea burutzeko.

Etxezarretak lortutako postua Espainiako ordezkari batek modalitate horretan inoiz lortu duen posturik onena izan da; beraz, izugarrizko balentria egin du euskal eskiatzaileak.

Urrezko domina Beat Feuz 35 urteko suitzarrak eskuratu du, zilarrezkoa Johan Clarey frantziarrak eraman du eta brontzezkoa Matthias Mayer austriarrak.

Haize bortitzak bertan behera utzi zuen proba

Adur Etxezarretak Beijingo Neguko Olinpiar Jokoekin zuen hitzordua igandean, baina haize bortzitzak jaitsiera proba bertan behera geratzea eragin zuen.

Probaren hasiera ordua hiru aldiz atzeratu ostean antolatzaileek astelehenean jokatuko dela erabaki dute. 

"Epaile teknikoek eta batzordeak atzeratzearen erabakia hartu dute. Helburua jaitsierako probaren segurtasuna bermatzea da eta bide batez eskiatzaile guztientzat berdintasuna bilatu eguraldiko baldintzetan", adierazi du Eskiko Nazioarteko Federazioak.

Aleksander Aamodt Kilde norvegiarrak osteguneko entrenamenduetan denborarik onena egin zuen eta Etxezarretak zazpigarrena, 54 ehunekoetara.

Adur Etxezarreta

Adur Etxezarreta

Albisteak (1)

Audioak (1)