Itxi

SURFA

Natxo Gonzalez, txapeldun Punta Galean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaitarrak olatu handien gainean Europan egiten den txapelketa zaharrena irabazi du, Getxon, otsailaren 22an.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Natxo Gonzalezek irabazi du Laboral Kutxa Punta Galea Challengearen hamabosgarren edizioa astearte honetan, Europan egiten den olatu handien gaineko txapelketa zaharrena, bost metro inguruko olatuekin.

Gonzalezek, 2013an ere txapelduna izan zenak, jardunaldiko azken maniobran ziurtatu du garaipena (25.29), ordura arte puntu gehien zituen Aritz Aranburu gipuzkoarra mendean hartuta. Plentziako surflariak olatu egokiena aurkitu du azken txanpan (6.63), eta Aranburuk bere bi olatu onenekin batu dituen 20.13ko marka gainditu du.

Hirugarren postuan amaitu du Nic Lamb kaliforniarrak (18.46), eta ezin izan du 2014an eta 2017an lortu zituen garaipenak berriz lortu. Laugarren izan da Iker Amatriain gipuzkoarra (16.67), bosgarren Miguel Blanco portugaldarra (15.57) eta seigarren Russell Bierke australiarra (14.21).

10.000 zale inguruk jarraitu dute ekitaldia zuzenean Galeako itsaslabarretik ia bederatzi orduz, eta beste hainbestek Interneteko emisioaren bidez.

Albisteak (3)

Bideoak (1)