Norvegian
Iker Ozkoidi nafarra, mushineko munduko txapeldun
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Laugarren, eta podiumetik segundo gutxira, beste nafar bat geratu da, Harkaitz Aizpurua.
Iker Ozkoidi nafarrak mushineko munduko txapelketa irabazi du, Aurelie Delattre frantziarra eta Hans Lindahl norvegiarra mendean hartuta, 43 kilometroko luzera izan duen lasterketan. Txakurrek tiratutako leren proba Norvegiako Gasbu skistadionean jokatu da.
'Musher' nafarrak 1:39:19ko denbora eginda irabazi du urrezko domina, eta sei minutuko aldea atera dio Delattre frantziarrari (1:45.21), eta 10ekoa Lindahli. Laugarren postuan beste nafar bat izan da, Harkaitz Aizpurua, podiumeko hirugarren postutik oso gertu (1:50.25).
Ozkoidik munduko txapeldunaren titulua berretsi du, eta mushing munduan dagoen txapelik preziatuena gehitu dio bere palmaresari, duela bi urte, eta distantzia berean, Europako txapelketa irabazi ondoren.