Itxi

Alpinismoa eta zinea

Alex Txikonen "Anwar" filmaren aurrestrenaldia Bilbon izango da, apirilaren 2an

EITB MEDIA

Rosa Garcia Loireren zuzendaritzapean, alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen fimak Alex Txikon lemoztarra du protagonista nagusi.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Anwar (Argiz betea) Alex Txikonek protagonizatutako filma dokumentalaren mundu mailako aurrestrenaldia Bilbon egingo dute apirilaren 2an, larunbata. Alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarriak uztartzen dituen filma 19:30ean izango da ikusgai, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean.

Nepalen, Sierra Leonan eta Pakistanen egindago flma da, eta Txikonek neguan Manaslura (Nepal) egindako espedizioan murgiltzen gaitu. Eguzki-panelak erabilita eta kutsadurarik eragin gabe egindako lehen igoera da. Sistema jasangarri horri esker, aztarna energetikoa murrizten da, Parisko Akordioei jarraituta, eta EKI Fundazioak hasitako elkartasun-ekimenari hasiera ematen dio.

Txikonen gertutik ezagutuko du EKI Fundazioak Sierra Leonan egiten duen lana. Bertan autonomia energetikoa ahalbidetzen duen eguzki-energia sistema jarri dute martxan. Txikonek ideai hori Pakistaneko Diamer bailaran dagoen eskola berezi batean aplikatzea proposatuko du, Günter Mountain School eskola, aldi berean ezberdinak eta berdinak diren bi kultura lotuz.

Alpinista bizkaitarraren hitzetan, "proiektua egindako lan txukunaren ondorioa da, eta azpimarratu egin nahi ditut pandemian filmatzeak izan zuen zailtasuna eta giza balioen garrantzia. Horrez gain, publikoak ikustean duenarekin enpatia sentitzea espero dut, eta aukera desberdintasunaren inguruan hausnarketa eragitea."

Filma ikusteko sarrerak Euskalduna Jauregiaren webgunean eros daitezke.

Bideoak (1)