Kargatzen...
Itxi

Tenisa

Djokovicek Roland Garrosen parte hartu ahalko du

EITB Media

Leer en Castellano

Novak Djokovicek Roland Garroseko titulua berresteko aukera izango du, martxoaren 14tik aurrera covid ziurtagiria ez baita beharrezkoa izango Frantzian sartzeko.

Novak Djokovic, 2021ean irabazi zuen Roland Garroseko garaikurra musukatzen. Argazkia: EFE

Novak Djokovicek 2022ko Roland Garrosen parte hartu ahalko du. Serbiarrak iaz lortu zuen titulua berresteko aukera izango du, martxoaren 14tik aurrera ez baita beharrezkoa izango covid ziurtagiria Frantzian sartzeko.

Djokovicek ezin izan zuen Australiako Irekian parte hartu, ez zegoelako txertatuta covid-19aren aurka. Hala ere, orain, Montecarlo, Belgrad, Madril eta Erromako txapelketetan egon ahalko da, Roland Garrosen parte hartu aurretik. Frantziako Grand Slama maiatzaren 22an hasi eta ekainaren 5ean bukatuko da.

Gaur egun indarrean dauden osasun-protokoloekin, tenislari serbiarrak ez luke arazorik izango Wimbledonen titulua defendatzeko. Momentuz, ezin izango luke US Open Grand Slama jokatu, Estatu Batuetara sartzeko beharrezkoa baita covid ziurtagiria.

 

Albisteak (3)