Itxi

Espedizioa

Oiarzabal 5.600 metrotara heldu da Shisha Pangman

Erredakzioa

Txinako lurraldean dagoela baieztatu du Gasteizko mendizaleak. Orain 30 eguneko baimena du tontorrera heltzen saiatzeko.

Shisha Pangmako lehen kanpamenduan dago Juanito Oiarzabal mendizalea, 5.600 metrotara. Orain 8.046 metrotara dagoen tontorrera igotzeko prestatu beharko du.

Txinako lurraldean dagoela baieztatu du gaur Gasteizko mendizaleak. Orain 30 eguneko baimena du tontorrera heltzen saiatzeko.

Oiarzabal apirilaren 9an abiatu zen, 8.000 metro baino gehiago dituzten 14 tontorrak berriz igotzeko saiakeran.

Juanjo Garrak eta Carlos Paunerrek gasteiztarra lagunduko dute oraingoan. Eguraldiak tontorra maiatzeko lehen edo bigarren astean zapaltzen uztea espero dute espedizioko kideek.

Bost saiakera

Shisha Pangma tontorrera heltzea espero du Oiarzabalek, izan ere, azken bost saiakeretan etxera itzuli behar izan du helburua lortu gabe.

Oraingoan Iñaki Otxoa de Olzak irekitako Iparraldeko Bidetik igo nahi du gasteiztarrak.