EUROPA LIGA

GOG Danimarkako taldea, Bidasoaren aurkaria Europako Ligako final-zortzirenetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Joanekoa Artalekun jokatuko da martxoaren 29an, eta itzulikoa, Danimarkan apirilaren 5ean.

Bidasoa Irun taldeko jokalariak garaipen bat ospatzen Bidasoa Irun taldeko jokalariak garaipen bat ospatzen

Bidasoako jokalariak garaipen bat ospatzen. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Bidasoa Irunek Danimarkako Gudme Oure Gudbjerg (GOG) taldearen aurka jokatuko du EHFren Europa Ligako final-laurdenetarako txartela emango duen Lfinal-zortzirenetako kanporaketa. Joanekoa Artalekun jokatuko da, martxoaren 29an, eta itzulikoa Danimarkan, astebete geroago.

GOG taldeak B multzoko lehen postuan amaitu zuen, HBC Nantesek SL Benficaren aurka galdu ondoren (30-31), Danimarkako taldeak lehen postu hori zuzenean ziurtatzeko aukera galdu baitzuen Alemaniako TBV Lemgoren aurka galduta (39-35).

Lehen postu horrek A multzoko laugarren sailkatuarekin gurutzatzea ekarri dio, azken jardunaldian Fenix Toulouseren aurka 26-26 berdindu zuen Bidasoarekin, hain zuzen.

GOG taldeak zazpi garaipen, berdinketa bat eta bi porrot izan ditu multzoen fase honetan; porrotak TBV Lemgoren aurka aipatutakoa eta Alberto Entrerriosen taldearen aurka Nantesen 27-24 galduta jasan zituen, eta berdinketa Danimarkan lortu zuen (29-29).

Irungo taldeak apirilaren 5ean jokatuko du lehen aldiz Danimarkan, nahiz eta Europako txapelketan hiru aldiz jokatu duen herrialde horretako taldeen aurka. Izan ere, hirutan jokatu du Virum Sorgenfriren aurka: alabaina, kasu guzti horietan guztietan Artalekun jokatu ziren partidan, eta denetan nagusitu zen Gipuzkoako taldea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)