Itxi

Bulgarian

Maider Unda, Olinpiar Jokoetarako txartelaren bila

Erredakzioa

Aurreko Jokoetan 5.sailkatu zen borrokalari arabarrari finalera iristea baino ez zaio balio sailkapena lortzeko.

Basque Teameko kide den Maider Unda borrokalariak igande honetan hartuko du parte apirilaren 20tik 22ra bitartean Bulgariako hiirubuan jokatuko den europako preolinpikoan. Unda bostgarren izan zen aurreko Olinpiar Jokoetarako eta oraingoan finalera iritsi beharko du 72 kiloz azpiko kategorian betetzeke dauden plazak eskuratu ahal izateko. Horrela ez bada beste bi aukera izango ditu ondorengo bi asteetan, mundu mailako preolinpikoan Taiyuanen (Txina) eta Helsinkin (Finlandia).

Beijingen sekulako estreinaldia izan zuen Maiderrek eta ilusioz prestatzen ari da udako hitzordu olinpikoa, bide honetan sailkapena lortu ez duen arren zenbait garaipen eskuratu ditu azken hilabeteetan, besteak beste, brontzeko domina Belgradoko Europako txapelketan eta zilarra “Klippan Lady Open” lehiaketan pasa den otsailean.

Sofiako Armeetz “Sport Hall” kiroldegian tajuzko arerioak izango ditu borrokalari euskaldunak, tartean Kateryna Burmistrova, 2011ko Europako txapelduna, eta 2012ko Europako txapelduna den Maja Elandsen norbegiarra. Hauekin batera Anna Fransson suediarra, Marina Gastl austriarra, Cinthya Vescan frantziarra eta Vasilia Marzaliuk bielorrusiarra.

Egutegiak ez du atsedenik emango hurrengo asteetan eta Maiderrek lehendabiziko aukera baliatu nahi du sailkapen olinpikoa eskuratzeko. Horrela ez bada Sofiatik astelehenean itzuli eta asteazkenean bertan abiatuko da Txinara Taiyuaneko mundu mailako preolinpikoan berriz ere lehiatzeko (apirilaren 29an), eta hirugarren aukera erabili behar izan ezkero Helsinkin (Finlandia) izango du azken geldialgia hurrengo astean.

Basque Teameko kide den Maider Unda borrokalariak igande honetan hartuko du parte apirilaren 20tik 22ra bitartean Bulgariako hiirubuan jokatuko den europako preolinpikoan. Unda bostgarren izan zen aurreko Olinpiar Jokoetarako eta oraingoan finalera iritsi beharko du 72 kiloz azpiko kategorian betetzeke dauden plazak eskuratu ahal izateko. Horrela ez bada beste bi aukera izango ditu ondorengo bi asteetan, mundu mailako preolinpikoan Taiyuanen (Txina) eta Helsinkin (Finlandia).Beijingen sekulako estreinaldia izan zuen Maiderrek eta ilusioz prestatzen ari da udako hitzordu olinpikoa, bide honetan sailkapena lortu ez duen arren zenbait garaipen eskuratu ditu azken hilabeteetan, besteak beste, brontzeko domina Belgradoko Europako txapelketan eta zilarra “Klippan Lady Open” lehiaketan pasa den otsailean.Sofiako Armeetz “Sport Hall” kiroldegian tajuzko arerioak izango ditu borrokalari euskaldunak, tartean Kateryna Burmistrova, 2011ko Europako txapelduna, eta 2012ko Europako txapelduna den Maja Elandsen norbegiarra. Hauekin batera Anna Fransson suediarra, Marina Gastl austriarra, Cinthya Vescan frantziarra eta Vasilia Marzaliuk bielorrusiarra.Egutegiak ez du atsedenik emango hurrengo asteetan eta Maiderrek lehendabiziko aukera baliatu nahi du sailkapen olinpikoa eskuratzeko. Horrela ez bada Sofiatik astelehenean itzuli eta asteazkenean bertan abiatuko da Txinara Taiyuaneko mundu mailako preolinpikoan berriz ere lehiatzeko (apirilaren 29an), eta hirugarren aukera erabili behar izan ezkero Helsinkin (Finlandia) izango du azken geldialgia hurrengo astean.