Ponte Vedra Beach (AEB)
Cameron Smithek irabazi du The Players txapelketa
Agencias |EITB Media
Australiarraren bosgarren titulua da PGA Tourrean. Jon Rahmek ez du txapelketa ona egin eta 55. postuan amaitu du.
Cameron Smith australiarrak The Players txapelketa irabazi berri du Ponte Vedra Beachen, Floridan (AEB).
PGA Tourrean lortu duenbere bosgarren torneoa da, bigarrena 2022an.
Smithek 275 kolpe egin ditu guztira (13 par azpitik), Indiako Anirban Lahiri baino bat gutxiago (-12) eta Paul Casey britaniarra baino bi gutxiago (-11); Kevin Kisner estatubatuarra laugarren izan da (-10).
Jon Rahmek ez du asteburu ona izan. The Playersek lehiaketa 290 kolperekin burutu du, 2 kolpe par gainetik. Azken txandan 77 behar izan ditu +5ekin amaitzeko.
Barrikakoa laugarren zuloan hiru aldiz joan da uretara eta 9 kolpe behar izan ditu amaitzeko. Azken eguna -4rekin hasi egin du baina azkenean +2ren amaitu du 55. tokian bukatzeko. Aurkeztu dituen lau txartelak 69 (-3), 72 (par), 72 (par) eta 77 (+5) izan dira.
Jon Rahm