Boxeoa
Lejarragak Metcalf izango du aurkari maiatzaren 20an Bilbon eta WBAko titulu kontinentala egongo da jokoan
EITB Media
Bizkaiko boxeolaria James Metcalf ingelesaren aurka lehiatuko da maiatzaren 20an Bilbao Arenan egingo den boxeo-ekitaldiko borrokaldi nagusian.
Kerman Lejarraga (34-2, 26 KOz) Morgako (Bizkaia) boxeolaria James Metcalf (21-2, 13 KOz) ingelesaren aurka lehiatuko da Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan, maiatzaren 20an. Superwelter pisuko WBAko titulu kontinentala egongo da jokoan.
Lejarragak 2021eko irailean Dylan Charraten kontra irabazi zuen superwelter pisuko Europako titulua, eta abenduan berretsi egin zuen txapeldunaren gerrikoa Jack Flatleyren aurkako borrokaldian. Oraintsu uko egin dio tituluari Kermanek.
Metclafek iaz jaso zituen bere ibilbide profesionalean pilatu dituen bi porrotak, Ted Cheeseman eta Kieron Conway boxeolarien aurka.