Itxi

SNOWBOARDA

Eguibarrek zazpigarren egin du Veysonnazen, eta bederatzigarren amaitu du Munduko Kopa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiarra finalerdietara arte iritsi da Suitzako proban, eta final txikiarekin konformatu behar izan du. Bertan, hirugarren sailkatu da.

Lucas Eguibar aurreko proba batean lehiatzen. Artxiboko irudia.

Lucas Eguibar snowboarlari donostiarrak zazpigarren postua eskuratu du igande honetan Suitzako Veysonnaz estazioan jokatu den Munduko Kopako proba, zirkuituari itxiera eman diona, hain zuzen ere. Hartara, bederatzigarren tokian amaitu du boardercross kategoriako behin betiko sailkapen nagusian.

Eguibar finalaurrekoetara arte iritsi da Veysonnazko txapelketan, baina bere seriean hirugarren postua eskuratu du, eta, ondorioz, final txikiarekin konformatu behar izan du. Final horretan hirugarren sailkatu da, Lorenzo Sommariva italiarraren eta Glenn de Blois herbeheretarraren atzetik eta Leon Beckjaus alemaniarra atzean utzita. Horren aurretik, gipuzkoarra garaile izan da final-zortzirenetako eta final-laurdenetako txandetan.

Veysonnazen Eliot Grondin kanadarra nagusitu da, gainerako lehiakideak, guztiak frantziarrak (Merlon Surget, Leo le Ble Jaques eta Loan Bozzolo), azpiratuta.

Munduko Kopako sailkapen nagusiari dagokionez, Martin Noerl alemaniarrak irabazi du (460 puntu). Ondoren, Alessandro Haemmerle (386) eta Jakob Dusek (370) austriarrak sailkatu dira. Eguibarrek bederatzigarren bukatu du (202). Bestalde, Alvaro Romero donostiarra hogeita zazpigarren izan da. Veysonnazeko proban final-laurdenetara arte heldu da.

Albisteak (1)

Bideoak (2)