Eskubaloia
Bidasoa Irun Errege Kopako finalerdietatik kanpo geratu da, luzapenean galduta (36-37)
EITB MEDIA
Gipuzkoarrek eta Granollersek partida oso parekatua jokatu dute. Arauzko denbora 33nako emaitzarekin amatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bidasoa Irun taldeak ezin izan du Errege Kopako finalerdietan sartu, Granollersen aurka jokatutako final-laurdenetako partida 36-37 galduta.
Gipuzkoarrek ondo hasi dute partida, 3-0 aurreratu dira, baina hortik aurrera kataluniarren mende izan dira partida osoan. Defentsan maka, eta erasoan ez nahi bezain ondo, arazuko denbora 33na amaitzea lortu dute. Hala ere, luzapenak aurreko bi zatien ildo beretik jo du, eta azkenean Granollersek eraman du finalerdietako txartela.
Amaiera estu hori gutxik aurreikusi dute partida amaitzeko 11 minuturen faltan Granollers lau gol aurretik izan denean (24-28)
Hala ere, Oriol Reyri jarritako bi munutuko zigorrak gauzak erabat aldatu ditu. Bidasoak etekina atera dio egoerari partida berdintzeko, Xoan Ledo atezainak eta Adrian Fernandezek egindako lan bikaina baliatuz.
Berdintasun hori nagusi izan da azken minutura iritsi arte. Antonio Garciaren penalti jaurtiketak langan jo du, eta Bidasoa 33 eta 32 jarri da aurretik, partidako azken jabetzarekin.
Baina Jacobo Cuetararen taldea ez da partida erabakita uzteko gai izan. Rodrigo Salinasek jaurtiketa bat huts egin du, baina ez Antonio Garciak, eta ondorioz arauzko denbora 33na amaitu dute.
Luzapenean ere indarrak oso berdinduta izan dira, baina Granollersek defentsa zorrotza egin du, Oriol Reyren eta Joan Amigoren eskutik, eta finalerdietarako txartela eskuratu du 36 eta 37 irabazita.
Fitxa teknikoa
36 - Bidasoa Irun: Ledo (1); Cavero (6, 2p), Rodrigo Salinas (4), Adrián Fernandez (4), Víctor Rodríguez (2) eta Zabala (3) -hasierako taldea- Sierra, Ugarte (4), Furundarena (-), Odriozola (2), Aginagalde (2), Mujika (-), Tesoriere (-), Da Silva (-), Nieto (3) eta Dariel García (5)
37 - Fraikin Granollers: Rangel Luan; Sergi Franco (5), Chema Márquez (8), Rey (-), Amigó (-), Antonio García (7) eta Adrià Martínez (2) -hasierako taldea- Varela, Edgar Pérez (-), Gurri (1), Valera (5, 1p), Álex Márquez (1), Esteban Salinas (8), Armengol (-) eta De Sande (-)
Markagailua, bost minuturo: 3-1, 5-6, 8-9, 9-10, 11-13 y 14-17 (Atsedenaldia) 16-19, 19-23, 21-25, 26-28, 30-30, 33-33 (2. zatiaren amaiera) 35-35 (Luzapeneko 1. zatia amaituta) 36-37 (Amaiera).