Igeriketa
Nahia Zudairek urrea irabazi du estilo libreko 800 metrokoan, Berlingo Munduko Seriean
Agentziak | EITB Media
Igerilaria onena izan da S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginda.
Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak urrezko domina irabazi zuen ostiralean, Alemaniako hiriburuan, igeriketa paralinpikoko Munduko Serieetan.
Tokioko Jokoetan lehiatu zen igerilariak urrezko domina lortu zuen atzo estilo libreko 800 metrokoan, minusbaliotasun anitzeko sisteman, S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginez.
Bestalde, Iñigo Llopis Basque Teameko bekadunak, S8 kategorian, bizkar estiloko 50 metroetako proban hamabigarren postuan amaitu zuen arren, Espainiako errekorra hautsi zuen, 31.93 segundoko denborarekin.
Gainera, txapelketako lehen jardunaldian laugarren postua eta beste Espainiako errekor bat erdietsi zituen estilo libreko 200 metrokoan, 2:11.67ko denbora eginda.