Golfa
Scheffler, Augustako Masterseko irabazlea; Rahmek 27. postuan amaitu du
EITB Media
Scottie Schefflerrek bere lehen 'majorra' irabazi eta jaka orlegia jantzi du. Estatubatuarrak munduko sailkapeneko lehen postua sendotu du. Jon Rahm 27. izan da.
Scottie Schefflerek irabazi du Augustako Mastersa igande honetan. Estatubatuarrak bere lehen 'majorra' poltsikoratu eta munduko sailkapeneko lehen postua sendotu du.
Schefflerrek jaka orlegia jantzi du, Augustan garaipena lortu ostean. Irabazlea izan da -10eko markarekin, bigarren izan den Rory McIlroyk baino hiru kolpe gutxiagorekin. Hirugarren postuan berdinduta amaitu dute Lowryk eta Smithek, -5eko emaitza erdietsita.
Jon Rahm aukerarik gabe iritsi da azken egunera. Astea zaila izan da euskal golf jokalariarentzat, eta 27. postuan amaitu du Augustako Mastersa, 69 txartela sinatuta.