Itxi

Entrenamenduan

Alexander Dale Oen igerilaria hil da

Erredakzioa

Bular-igeriketako 100 metroetako munduko txapelduna entrenamendu gogorra burutu eta gero zendu da bihotzekoak jota.

Dale Oen. Argazkia: EFE

Alexander Dale Oen igerilari norbegiarra, bular-igeriketako 100metroetako munduko txapelduna eta 2008ko Joko Olinpikoetako txapeldunordea bihotzekoak jota hil da Arizonan burututako entrenamendu baten ostean, Norbegiako Igeriketa Federakuntzak azaldu duen arabera.

Per Sune Eknes, federakuntzako presidenteak Alexander Dale Oenen heriotza baieztatu du komunikatu baten bidez. 26 urteko igerilaria Flagstaff Norbegiako taldearekin batera Londreseko Joko Olinpikoak prestatzen zebilen.

Taldekideek azaldu dutene arabera, Dale Oen dutxan lurrera zerraldo erori da eta ezin izan dute suspertu.